Mundua -
Entzuketen eskandalua
Rebekah Brooks, 'News of the World'-eko zuzendari ohia, atxilotuta
Denera 6 lagun atxilotu dituzte, kazetariek esklusibak lortzeko legez kanpoko entzuketak egiteagatik.
Erredakzioa
Rebekah Brooks, 'News of the World'-eko zuzendari ohia, Charlie Brooks bere senarra eta beste lau lagun atxilotu dituzte Erresuma Batuan legez kanpoko entzuketen kasuagatik, "The Daily Telegraph" egunkariak eta Sky kateak esan dutenez.
Bikotea Chippong Nortonen atxilotu dute, Oxfordshire konderrian. Rebekah Brooks jada atxilotua izan zen joan den udan, bainaaske utzi zuten.
Poliziak gaur goizean egin ditu atxiloketa horiek "Weetling Operazioan". Denera 6 lagun atxilotu dituzte Oxfordshiren, Hampshiren eta Hertfordshiren (38 eta 49 urte bitarteko bost gizonezko eta 43 urteko emakumezko bat), Scotland Yarden datuen arabera.
Ikerketa 2011 urteko urtarrilean hasi zen, Poliziak News International taldeko (News of the World, The Sun, The Times eta The Sunday Times egunkarietako editorea) informazioa jaso zuenean.
Ustez, legez kanpoko entzuketa asko egin zituzten politikarien, pertsona ezagunen, kirolarien eta beste hainbat herritarren inguruko informazioa eskuratzeko.
Eskandalu honek Rupert Murdochen News Corp enpresa multinazionalaren irudiari kalte egin dio, baina baita Poliziari (hainbat agente erosi omen zituzten) eta politikariei ere, euren artean loturak atzeman baitituzte.