Mundua -

Ukrainako gerra

Gutxienez 62 pertsona hil dira Lugansken, eskola baten aurka Errusiak egindako bonbardaketa baten ondorioz

"Hona hemen errusiarren benetako sarraskiak: aire erasoetatik babesteko aterpea zuen eskola bat bonbardatzea, eta haurren hilketa", salatu du Serhii Haidai eskualdeko gobernadore zibil-militarrak.

Ukrainako tankeak, erasoan. Argazkia: EFE
Ukrainako tankeak, erasoan. Argazkia: EFE
Luganskeko eskola bati egindako eraso batean, gutxienez, 62 pertsona hil dira

01:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 62 pertsona hil dira Belogorovkan, Ukrainako Lugansk probintzian, Errusiako Armadak ikastetxe baten kontra abiatutako aire-bonbardaketa baten ondorioz, Serhii Haidai eskualdeko gobernadore zibil-militarrak salatu duenez.

Ukrainako agintari horrek Telegram kanalaren bidez azaldu duenez, larunbat honetako 16:37ean Errusiak egindako bonbardaketa baten ondorioz, udalerri horretako ikastetxe batek eta Kultur Etxeak su hartu dute. "Litekeena da eraikinaren azpian harrapatuta geratu diren 60 pertsonak hil izana. Ezin ditu soldaduak akabatu, horregatik ume inozoak hiltzen ditu", deitoratu du Haidaik. "Hona hemen errusiarren benetako sarraskiak: aire erasoetatik babesteko aterpea zuen eskola bat bonbardatzea, haurren hilketa", gaineratu du.

Sugarrak lau ordu geroago amatatu dituzte, eta orduan izan da lehenengo bi gorpuak aurkitu dituztenean. Beste 30 pertsona atera dituzte eraikinen hondakinetatik, horietako zazpi, zaurituta. Orduan jakinarazi dute baliteke beste 60 bat pertsona eraikinaren azpian hil izatea.

Aurretik, Haidaik ohartarazi zuen Lugansken "gosete bat nahita" eragiteko asmoa zuela Errusiako Armadak, jaki-biltegien eta ur-hornidurarentzako sistemen aurkako erasoak egin zituelako.

Hala ere, joan den asteartean Haidaik azpimarratu zuen bi aste barru egoera aldatzera zihoala, Ukrainako mendebaldeko aliatuen neurriei esker. "Errusiako okupazioarentzat, egoerak okerrera egingo du", esan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Umeak Errusia-Ukraina gerra