Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Zelenskik Ukrainako Lurreko Armadako koronela kargugabetu du

Azalpenik eman gabe, Yurii Halushkin kargutik kendu eta, bere ordez, Ihor Tantsiura izendatu du. Halaber, hasi berri dena aste garrantzitsua izango dela esan du armak eta babes ekonomikoa lortzeko.

Soldadu ukrainarrak. Artxiboko argazkia: EFE
Soldadu ukrainarrak
Soldadu ukrainarrak. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Yurii Halushkin Lurreko Defentsa Indarren komandantea kargutik kendu du eta, bere ordez, Ihor Tantsiura izendatu du.

Oraingoz, ez du kargugabetzearen inguruko arrazoirik eman.

Yurii Halushkin urtarrilaren 1etik zegoen karguan.

Bart iluntzeko hitzaldian esan du gaur hasi den astea garrantzitsua izango dela bilera ugari egingo dituelako Ukrainarako armak eta babes ekonomikoa lortzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Ukraina gaur Gaurko titularrak Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Zelenski albisteak