Itxi

Mundua

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Minneapoliseko polizia ohi batek bere burua errudun jo du George Floyden heriotzagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Thomas Lanek bigarren graduko nahi gabeko hilketa delituaren konplize izatea onartu du. Fiskaltzak eta defentsak hiru urteko kartzela zigorra eskatu dute, eta behin betiko epaia irailaren 21ean jakinaraziko da.

  • George Floydentzat justizia eskatzen duen kartela

    George Floydentzat justizia eskatzen duen kartela. Artxiboko argazkia: EFE

Derek Chauvin Minneapoliseko polizia ohiak George Floyd herritar afroamerikarra hil zuenean berarekin zegoen Thomas Lane lankideak bere burua errudun jo du, eta bigarren graduko nahi gabeko hilketaren konplize izatea onartu du.

Defentsa eta Fiskaltza akordio batera iritsi dira. Horren arabera, hiru urteko kartzela zigorra beteko du, baina ez dute aipaturiko delitu horregatik estatuko auzitegi batean epaituko.

Floyd hil zutenean Chauvinekin zeuden beste bi agenteak (Tou Thao eta Alexander Kueng) datorren hilabetean epaituko dituzte estatuko auzitegi batean.

22 urte eta erdiko zigorra ezarri zioten Derek Chauvin polizia ohiari 2020ko maiatzean Minneapolisen George Floyd hiltzeagatik.

George Floyd 2020ko maiatzaren 25ean hil zuten. Derek Chauvinek belauna lepoan jarri zion bederatzi minutuz, itota hil zen arte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena