Mundua -

Krisi energetikoa

Finlandiak larunbatean utziko dio gas errusiarra jasotzeari

Finlandiako Gasum gas-handizkariak jakinarazi du Errusiak gas naturalaren hornidura etengo diola. Hala ere, ziurtatu du bezeroak beste iturri batzuetatik lortutako gasarekin hornitzen jarraituko duela.

Errusiako Gazprom konpainiak jakinarazi dio erabakiaz Finlandiari. Argazkia: EFE.
Errusiako Gazprom konpainiak jakinarazi dio erabakiaz Finlandiari. Argazkia: EFE.
Errusiako Gazprom konpainiak jakinarazi dio erabakiaz Finlandiari. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiatik Finlandiara doan gas-fluxua larunbatean geldituko da. Hala jakinarazi dio Errusiako Gazprum Export konpainiak Gasum Finlandiako gas-handizkariari. Errusiarrek azaldu dutenez, Eskandinaviako herrialdeak errubloetan ordaintzeari uko egin diolako eten dute hornidura.

Horren aurrean, Finlandiako estatuko enpresak ziurtatu du bezeroei gasa hornitzen jarraituko duela beste iturri batzuetatik. Horretarako, Balticconector gasbidea erabiliko du.

Gasumeko zuzendari nagusi Mika Wiljanenek azaldu du denbora daramatela egoera horretarako prestatzen, eta, "gasa transmititzeko sarean etenik ez dagoen bitartean", datozen hilabeteetan bezero guztiei gasa hornitzen jarraitu ahal izango dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Finlandia Errusia-Ukraina gerra