Mundua -

Neskatoa bortxatu zuten

Hamar urteko neskato bat erditu da Argentinan

Neskatila bortxaketa baten ondorioz geratu zen haurdun. Ospitaleko iturriek jakitera eman dutenez, ama eta alaba onik daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar urteko neskato bat ume batez erditu da Argentinako Jose R. Vidal Ospitalean. Gertaera martxoaren erdialde aldera jazo zen, Larrialdi Zerbitzuetan neskatoa ospitaleratu zutenean. Sei hilabete lehenago, neskatila bortxatu zuten eta ondorioz, haurdun geratu zen.

Ospitaleko iturriek azaldu dutenez, neskatoari zesarea zioten, baina ama eta alaba onik daude. Hala ere, jaioberria inkubagailuan mantenduko dute "birikak ondo osatu arte" eta bitartean, amak bi edo hiru egun emango ditu ospitalean. Adingabea San Miguelekoa da, Argentinako hiriburutik 161 kilometrotara. Adingabeen haurdunaldiak mintzagai izan dituzte azken egunetan Argentinan. Izan ere, Julian Dindart Osasun ministroak adierazpen polemikoak egin zituen: "baliabide ekonomikoak lortzeko, hainbat neskato haurdun geratzen dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea