Itxi

Mundua

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Joe Biden, Texasko eskola batean tiroketa gertatu ondoren: "Noiz egingo diogu aurre armen lobbyari?"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen esanetan, suzko armen erabilera arautzeko garaia da. Texasko lehen hezkuntzako eskola batean gertatutako tiroketan, gutxienez 22 pertsona hil dira, tartean 19 haur eta bi irakasle.

1:24
Joe Biden. Imagen obtenida de un vídeo de Agencias.

Texasko lehen hezkuntzako eskola batean gertatutako tiroketan, gutxienez 22 pertsona hil dira, tartean 19 haur eta bi irakasle. Gertaera horren harira, armen erabilera arautzeko garaia dela esan du Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak.

"Noiz egingo diogu aurre armen lobbyari?", galdetu du. Asiara egin duen bidaiatik itzuli berritan, gertaera hauengatik "nazkatuta eta nekatuta" dagoela azpimarratu du.

"Nekatuta nago. Esku hartu behar dugu. Denok dakigu zer egin behar den", adierazi du presidente estatubatuarrak, hunkituta. 

Ameriketako Estatu Batuetako eraikin ofizialetako banderak masta erdian egongo dira larunbatera arte, hildakoak gogoan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena