Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Texaseko erasotzailea biktimekin ikastetxeko areto nagusian sartu zen, tiro egiten hasi baino lehen

Tiroketa gertatu baino ordu erdi lehenago, 18 urteko gazteak amonari tiro egin behar ziola iragarri zuen Facebook sare sozialean. Sarraskia gertatu baino ordu laurden lehenago, ikastetxe bati eraso egin behar ziola idatzi zuen.

Tiroketa gertatu den Texaseko ikastetxea. Argazkia: EFE
Tiroketa gertatu den Texaseko ikastetxea
18 urteko gazte batek gutxienez 19 haur eta bi heldu hil ditu Texasko ikastetxe batean

0:41

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salvador Raimondo Ramos Uvalde ikastetxeko erasotzailea bere biktimekin eskolako areto nagusian sartu zen, tiro egiten hasi baino lehen, Chris Olivarez Texaseko Segurtasun Publiko Departamentuko bozeramaileak jakitera eman duenez.

Ramos biktimekin nahastu eta babestu zen, eta tiro egin zien, bi irakasle eta 19 haur akabatuz, azaldu du Olivarezek. "Tiratzailearen erabateko gaiztakeria", nabarmendu du tenienteak, CNNk jakinarazi duenez.

Samina nagusi da Uvaldeko Robb Elementary Schooleko umeen eta gurasoen artean
Samina nagusi da Uvaldeko Robb Elementary Schooleko umeen eta gurasoen artean
Samina nagusi da Uvaldeko Robb Elementary Schooleko umeen eta gurasoen artean

02:49

Olivarezen hitzetan, poliziek, Ramos geldiarazteko, ia goitik behera miatu behar izan zuten ikastetxea hura aurkitzeko, areto nagusiko sarraila bortxatu eta erasotzailea hiltzeko. 18 urteko gazteak balen aurkako txalekoa zeraman, "talde taktikoek erabiltzen duten bezalako, esaterako, SWATek", baita erasorako su-arma bat ere.

"Erantzunik gabeko galdera asko daude", onartu du Olivarezek. Texaseko agintariak FBIrekin elkarlanean ari dira dagoeneko.

"Erantzunik gabeko galdera asko daude"

"Tirogilea Uvalden bizi zen, bigarren hezkuntza bertako eskola batean egin zuen, aiton-amonekin bizi zen, langabezian zegoen, ez zuen lagunik, ezta bikotekiderik ere, baina ez zuen aurrekaririk", adierazi du bozeramaileak.

Olivarezek erantsi duenez, Ramosen aurreneko biktima, haren amona, bizirik dago, eta aitona eta beste senide batzuen bila ari dira. Erasotzaileak bere amonari etxean egin zion tiro, eskolara abiatu baino lehen.

Greg Abbott Texaseko gobernadore errepublikanoak prentsaurrekoan azaldu duenez, tiroketa gertatu baino ordu erdi lehenago, Ramosek amonari tiro egin behar ziola iragarri zuen Facebook sare sozialean.

Minutu batzuk beranduago, beste mezu bat argitaratu zuen, amonari dagoeneko tiro egin ziola esateko; eta hirugarren mezu batean, eskolako sarraskia gertatu baino ordu laurden lehenago, ikastetxe bati eraso egin behar ziola idatzi zuen.

Zaurituen kopuruari dagokionez, Uvalde Memorial ospitaleak jakitera eman du asteartean 15 pertsona hartu zituztela, horietako zazpik sendagiria jaso dute dagoeneko; gainerakoak, tartean larrienak, San Antonioko beste zentro mediko batzuetara eraman dituzte.

15 zauritu horietatik 11 haurrak dira, eta lau helduetatik hiru etxera bidali dituzte dagoeneko. San Antonioko Unibertsitate Ospitaleak azaldu duenez, 66 urteko emakume bat eta 10 urteko neskato bat larri daude. 10 eta 9 urteko beste bi neskato, aldiz, egoera onean daude.

Asiara egin duen bidaiatik itzuli berritan Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak galdetu du ea noiz egin behar dion herrialdeak aurre armen lobbyari.

Ameriketako Estatu Batuetako eraikin ofizialetako banderak masta erdian egongo dira larunbatera arte, hildakoak gogoan.

Urte hasieratik 27 tiroketa izan dira jada AEBko ikastetxeetan
Urte hasieratik 27 tiroketa izan dira jada AEBko ikastetxeetan
Urte hasieratik 27 tiroketa izan dira jada AEBko ikastetxeetan

1:25

Azken hamarkadan ikastetxe batean izandako bigarren tiroketa larriena da. 2012an Newtongo (Connecticut) eskola batean 26 pertsona hil zituzten. Hirugarren larriena, berriz, 2018an izan zen Parklandeko (Florida) institutu batean. 17 pertsona hil ziren orduko hartan.

Armen kontrolerako oztopoak

Armen inguruko eztabaida, berriro, erdigunean jarri eraso honek. Greg Abbot Texaseko gobernadorea suzko armen defentsore sutsua izan da beti, eta 2021ean estatu mailako hainbat lege babestu zituen, herritarrek mota horretako armak edukitzea ahalbitzen zituztenak.

Barack Obama AEBko presidente ohia izan da armen inguruko legea zorrozteko jarrera argiena erakutsi duen mandatarietako bat. Batez ere, arriskutsutzat jotzen diren pertsonei armak izatea debekatzea babestu zuen irmoki, eta horren erakusle dira historiara pasatuko diren bere zenbait agerraldi; 2012an Sandy Hook eskolan izandako hilketen ondotik negar-malkotan egin zueneko hitzaldia, esaterako. 

Erriflearen Elkarte Nazionala da, gaur egun, herritarrek armak izateko aukera izatearen defendatzaile nagusia Estatu Batuetan. "Armagintzaren lobbya" deitzen diote. Baina ez daude bakarrik, eta agertoki politikoan babes zabala dute, Alderdi Errepublikanotik hasita.

Texaseko sarraskiak armen inguruko eztabaida berpiztu du berriro ere AEBn
Texaseko sarraskiak armen inguruko eztabaida berpiztu du berriro ere AEBn
Texaseko sarraskiak armen inguruko eztabaida berpiztu du berriro ere AEBn

01:36

Armen edukieraren araudian murrizketarik nahi ez dutenek AEBko Konstituzioaren Bigarren Emendakina erabiltzen dute argudio gisa: "Estatu aske batean segurtasunerako ondo antolatutako milizia bat beharrezkoa denez, herriak armak edukitzeko eta eramateko duen eskubidea ez da inoiz urratuko". Printzipio hori moldatzea edota ezabatzea oso zaila da, bertako egungo araudiaren arabera.

1788an onartutako araudia da indarrean dagoena, eta horrek jasotzen duenez, armei buruzko emendakina moldatzeko edota ezabatzeko, Kongresuko bi ganberen bi herenen babesa behar da eta, aldi berean, estatu guztien (38) hiru laurdenena. Bigarren aukera bat ere badago, oraingoz inork erabili ez duena: estatuen bi herenek konbentzio konstituzionala deitzea.

Chris Murphy Connecticuteko kongresista demokratak hitza hartu du Senatuan, errepublikanoei, "literalki, erregutzeko", herrialdean armen problematika behingoz onartzeko, eta "gertakariak berriz errepikatzea" oztopatzeko legeak babestea eskatu die.

Errepublikanoek sarraskien erantzukizuna "gaixotasun mentalei" leporatzen diete, baina Murphyk argudioa errefusatu eta AEBn gertatzen ari dena ikuspuntu horretatik azaltzea ezinezkoa dela defendatu du.

"Gaixotasun mentalen inguruko ergelkeria horiek aurreztu, mesedez. Munduko beste edozein herrialde baino gaixotasun mental gehiago ez dugu. Ezin da ikuspegi horren bidez azaldu, kasu atipikoa ez garelako. Suzko armak bereganatzeko orduan bai, ordea, gaizkileek eta pertsona oso gaixoek lortzeko gaitasunean. Horrek egiten du AEB ezberdin", azpimarratu du.

Ken Paxton Texaseko fiskal nagusiak, aldiz, eskolak "defendatzeko" irakasleak eta ikasleak prestatzea proposatu du, Poliziak eskainitako trebakuntzaren bidez.

"Texasen programa bat egon beharko luke, irakasleek eskola defendatzeko trebakuntza jaso dezaten", adierazi du Paxtonek Fox telebistan.

Steve Kerr NBAko entrenatzaileak errepublikanoen aurka egin du arma kontrolari uko egiteagatik
Steve Kerr NBAko entrenatzaileak errepublikanoen aurka egin du arma kontrolari uko egiteagatik
Steve Kerr NBAko entrenatzaileak errepublikanoen aurka egin du arma kontrolari uko egiteagatik

2:40

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Erailketak albisteak