Mundua -

Ukrainako gerra

Ameriketako Estatu Batuek misil gehiago bidaliko dituzte Ukrainara

Putinen Gobernuak ohartarazi du Ukrainako Armadari armak bidaltzen jarraituz gero, Errusiaren eta AEBen artean "konfrontazio zuzena" emateko arriskua areagotu egingo dela.

Joe Biden AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Joe Biden AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Joe Biden AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden presidenteak iragarri du Ameriketako Estatu Batuek misil jaurtigailuak bidaliko dituela Ukrainara, herrialde horretako Armadak Errusiaren inbasioari aurre egin diezaion.

"Ukrainarrei kohete jaurtigailu eta munizio aurreratuenak helaraziko dizkiegu, guda zelaian helburuak ahalik eta zehaztasun handienarekin jo ditzaten", adierazi du Bidenek The New York Times egunkariak idatzitako artikulu batean.

"Berehala mobilizatu gara Ukrainara ahalik eta arma eta munizio gehien bidaltzeko, guda zelaian borroka egin dezaten eta negoziazio-mahaian posizio indartsuagoa izan dezaten", azpimarratu du.

Bidenek ez du zehaztu zein motatako armamentua eramango duten Ukrainara, baina Etxe Zuriko funtzionario batek argitu du blindatutako ibilgailu arinetan muntatako misil jaurtigailuak direla.

Bestalde, Vladimir Putinen Gobernuak ohartarazi du Errusiaren eta AEBen artean "konfrontazio zuzena" emateko arriskua areagotu egingo dela, Ukrainari armak bidaltzen jarraituz gero.

"Ukraina armaz hornitzen ari dira, etenik gabe eta gero eta gehiago, eta horrek konfrontazio zuzenerako arriskua handitzen du", nabarmendu du Serguei Riabkov Atzerri ministrordeak.

"Iragarpen horren aurrean egiten dugun balorazioa erabat negatiboa da", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Errusia Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden Errusia-Ukraina gerra