Mundua -
Espioitza News of the World-i
Justiziari trabak jartzea egotziko diote Rebekah Brooksi
Rebekah Brooks eta haren senarra martxoan atxilotu zituzten, berak zuzentzen zuen News of the World aldizkariaren aurkako espioitza kasuaren baitan, baina gero aske geratu ziren.
Erredakzioa
Rebekah Brooks News International-eko kontseilari delegatu ohiari eta haren senarrari justiziaren lanari trabak jartzea leporatuko diote, News of the World aldizkariari egindako espioitza kasuaren baitan. Rebekah Brooks eta haren senarra martxoan atxilotu zituzten, baina gerora aske geratu ziren.
Rebekah Brooks News of the World igandekariaren zuzendaria eta Rupert Murdochen ondokoa izan zen. Alabaina, News of the World-en kasua ezagutu zenean eskandalu handia sortu zen eta bere kargua utzi behar izan zuen.