Mundua -

elizabeth ii.ari omenaldia

Erresuma Batuak omenaldia egin dio garai baten ikur izan den monarkari

Erresuma Batuak Platinozko Jubileua ospatuko du lau egunean zehar, Elizabeth II.ak tronuan emandako 70 urteak omentzeko. Erregina "ondoezik" dago orain eta, ondorioz, ezin izango du ostiralean Londresko San Pablo katedralean izango diren ekitaldietan parte hartu.

Jendetza Buckingham jauregiaren aurrean. Argazkia: EFE
Jendetza Buckingham jauregiaren aurrean. Argazkia: EFE
Hasi dira Erresuma Batuan Elizabeth II.aren jubileua ospatzen

0:28

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuak omenaldi sutsua egin dio ostegun honetan Elizabeth II.a erreginari; azken mendean zehar herrialdeko ikur izan den emakumeari, alegia. Bere agurra jasotzeko Londresko Buckingham jauregira hurbildu diren milaka pertsonaren beroa jaso du gaur.

Duela hiru mendetik monarka britainiarren urtebetetzeak ospatzeko egiten den "Trooping the colour" desfile militarrak eman dio hasiera Platinozko Jubileuari. Lau egunean zehar, Elizabeth II.ak tronuan emandako 70 urteak omenduko ditu ospakizunak. Erregistroen arabera, Europako subirano handien artean, Frantziako Luis XIV.ak bakarrik (1643-1715) izan zuen erregealdi luzeagoa.

Buckingham Jauregiak jakinarazi duenez, Isabel II.a "ondoezik" dago orain eta, ondorioz, ezin izango du ostiralean Londresko San Pablo katedralean izango diren ekitaldietan parte hartu.

Osasun egoera ahula gorabehera, subiranoa balkoira atera da ostegunean, tropak ikuskatzera eta jauregiaren tribuna eta inguruetan bildu diren milaka pertsonak agurtzera. Era berean, britainiar lurralde osoan zehar banatutako 3.500 baliza pizteko gauean egingo duten zeremonian ere izango da.

96 urte dituenaren eta aurtengoa azken jubileua izan litekeenaren jakitun, berotasun berezia azaldu dute bertaratutakoek. "Hip hip... hurra!" oihukatu dute milaka eztarrik aho batez, familia errealaren gainetik 70 hegazkin militar hegan zebiltzan bitartean.

Jendetza Buckingham jauregiaren aurrean. Argazkia: EFE

Carlos seme eta oinordekoak lagundu du erregina, bere eskuinaldean. Zaldi gainean iritsi da jauregira, desfileko tropak ikuskatu ostean.

Ez dira balkoian izan Andres printzea, Jeffrey Epstein sexu-delitugilearekin harremana izandakoa eta orain sozialki baztertua; ezta Enrique eta Meghan Sussexeko dukeak ere, jada familia errealaren parte aktibo ez direnak.

Britaniarrek Elizabeth II.ari dioten errespetua nabarmendu dute ETBn bertan bizi diren euskal herritarrek.

Britaniarrek Elizabeth II.ari dioten errespetua nabarmentzen dute bertan bizi diren euskal herritarrek
Britaniarrek Elizabeth II.ari dioten errespetua nabarmentzen dute bertan bizi diren euskal herritarrek
Britaniarrek Elizabeth II.ari dioten errespetua nabarmentzen dute bertan bizi diren euskal herritarrek

01:51

Oraingoz, ezin da jakin erreginaren osasunak ospakizunean zenbaterainoko eragina izango duen, azken hilabeteotan ez baita zenbait erakunde ekitalditan izan; haren osasuna eztabaida publikoaren jomuga bilakatu delarik.

Maiatzean Parlamentuaren irekiera galdu zuen, "mugikortasun arazoak" medio. Duela zenbait egun, berriz, iragarri zuen ez zela lorategi errealetan izaten diren udako jaietan izango.

Gainera, Isabel II.ak koronabirusa hartu zuen otsailean eta, gaixotasuna gainditu ostean, "oso nekatuta eta ahituta" sentitzen zela aitortu zuen.

Subiranoak 70 urtetik gora daramatza tronuan. Hala ere, ez da munduan erreinaldirik luzeena izan duen estatuburua. Lehenengo postua Frantziako Luis XIV.ak dauka: 72 urte eta 110 egun iraun zuen agintean. Bigarren postuan, Thailandiako Bhumibol Adulyadej dago. Azken horrek 70 urte eta 126 egun egin zituen. 

Elizabeth II.a oraindik ez da munduan erreinaldirik luzeena izan duen estatuburua
Elizabeth II.a oraindik ez da munduan erreinaldirik luzeena izan duen estatuburua
Elizabeth II.a oraindik ez da munduan erreinaldirik luzeena izan duen estatuburua

01:25
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Erresuma Batua Gaurko titularrak Albisteak Londres Elisabet II.a erregina