Mundua -

Deportazioak Ruandara

Erresuma Batuak "harrigarritzat" jo du Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren erabakia eta planari eutsi dio

Barne ministroak Erresuma Batuak migratzaileei laguntzeko duen konpromisoa defendatu du, ibilbide "seguru eta legezkoetatik" urtero 20.000 pertsona baino gehiago iristen direla argudiatuta, eta, aldiz, Mantxako kanalaren bidez iritsiera irregularrak geldiaraztearen alde egin du.

Aktibistak protestan deportazioen aurka, "Errefuxiatuak ongi etorriak dira". EFE
Aktibistak protestan deportazioen aurka, "Errefuxiatuak ongi etorriak dira". EFE
Aktibistak protestan deportazioen aurka, "Errefuxiatuak ongi etorriak dira". EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Gobernuak esan du "konprometituta" dagoela asilo-eskatzaileak Ruandara deportatzeko politikarekin, eta "harrigarritzat" jo du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako ebazpena, astearte gauean lehen hegazkina ateratzea galarazi zuena.

Priti Patel Erresuma Batuko Barne ministroak Komunen Ganberaren aurrean defendatu duen akordioaren arabera, Erresuma Batuak "munduko liderra" izan nahi du migrazio-lankidetzaren alorrean, Giza Eskubideen aldeko erakundeen kritikak jaso dituen arren. 

Patelek Erresuma Batuak migratzaileei laguntzeko duen konpromisoa defendatu du, ibilbide "seguru eta legezkoetatik" urtero 20.000 pertsona baino gehiago iristen direla argudiatuta, , eta, aldiz, Mantxako kanalaren bidez iritsiera irregularrak geldiarazteko lan egitearen alde agertu da.

"Legez kanpo datozenek (legearen barruan datozen) etorkinak artatzeko gure gaitasuna arriskuan jartzen dute", esan du ministroak, eta Mantxako kanaletik Erresuma Batura iristen diren migratzaileek Frantziatik "herrialde seguru" batetik egiten dutela gogorarazi du.

Patelek adierazi duenez, Giza Eskubideen Europako Auzitegian "guardiako" epaile batek egindako jarduera "harrigarriak" ez du zalantzan jartzen deportazio-plan osoa; aitzitik, lehen hegazkin horretan Ruandara eraman behar zituzten pertsona batzuk kanporatzea debekatu zuen. Gogorarazi du, haatik, Erresuma Batuko Justiziak programa jada bermatuta zuela.

Europako Batzordeak Erresuma Batuaren erabakia baloratzea saihestu du asteazken honetan, hirugarren herrialdeen politikak aipatzen ez dituela argudiatuz, baina gogorarazi du Europar Batasunean ez litzatekeela legezkoa izango migratzaile horiek deportatzea asilo-eskaera aztertzeko prozedura amaitu aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Erresuma Batua Arrazismoa argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Giza eskubideak Boris Johnson Giza Eskubideen Europako Auzitegia