Mundua -

Hauteskunde legislatiboak

Zalantzaz jositako agertokia du aurrean Macronek, Frantziako hauteskunde legislatiboen bigarren itzulian

Melenchon buru den ezkerreko blokea orpoz orpo doa. Kezketako bat abstentzioa izango da, lehenengo itzulian historikoa izan baitzen (% 52koa).

Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Asanblea Nazionalean duen gehiengo osoa gal dezake igande honetan Frantzian izango diren hauteskunde legislatiboen bigarren itzulian. Izan ere, zalantzaz jositako agertokia du Macronek aurrean, babesak nabarmen galduko dituelakoan eta, hortaz, baita Asanblea Nazionaleko kontrola.

Nupes aliantzan batutako ezkerrak emaitza onak lortu zituen lehenengo itzulian, eta Macron presidentea kinka larrian jar dezake, bere Gobernua osorik mantentzeko babes nahikorik izango dituen ala ez airean baitago.

Ezkerreko blokea sendotuz doa. Lehen itzuliaren emaitzak nahasgarriak badira ere, aliantza osatzen duten hiru alderdiek garaipena ospatu zuten. Emaitzak "manipulatu" izana leporatu zioten Melenchonek eta bere aliatuek Barne Ministerioari, hainbat politikari Nupeseko hautagai bezala zenbatu ez zituztelako, horien artea, itsasoz bestaldeko eta Korsikako zenbait hautagai.

Melenchonen aliantzak bozen % 25,6 lortu du lehenengo itzulian, eta orpoz orpo doa Macronen atzetik (% 25,75). Datu ofizialen arabera, lehia handiko bigarren itzulia izango da, eta baliteke Macronek Parlamentuan duen gehiengoa galtzea. Atzetik eskuin muturreko Elkarte Nazionala dago, bozen % 18,6rekin, eta barruti guztietatik kanpo geratuko da bigarren itzuli honetan.

Ultra eskuina

Marine Le Penen alderdiari jarritako hesiari eutsiko diotela dirudien arren, indar politiko nagusiek euren burua ixilarazi dute nolabait, bigarren itzuli honetan babesak galtzeko arriskuagatik. Azken egunetan auzi honen gainean anbiguo izatea leporatu diote Frantziako Gobernuari. Azkenean Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroak Exekutiboaren jarrera argitu du: "ez diogu muturreko eskuinari ahots bat ere ez eman behar".

Abstentzioa

Herritarren parte-hartzeak kezka eragin du bigarren itzuliari begira, izan ere, lehenengoan abstentzio historikoa izan zen (% 52koa), 2017koa baino txikiagoa. Horrek agerian utzi du frantziarren "gogogabetasuna". Inkesten arabera, Estatuburuarenganako konfiantza galdu dute herritarrek, eta ez dute uste ezkerreko aliantzak arrakasta handirik lortuko duenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia Emmanuel Macron Frantziako Gobernua