Mundua -

AEB

Herrialde osoan aborturako eskubidea babesteko eskatu diote senatari demokratek Joe Biden presidenteari

Aborturako eskubidea babesteko "ausardiaz ekiteko" eskatu dio 33 senatari demokratek osatutako talde batek AEBko presidenteari. "Euren amek eta amamek baino eskubide gutxiago dituzte orain gure seme-alabek eta ilobek", deitoratu dute.

Gorenaren erabakiaren aurkako protesta Washingtonen. Argazkia: EFE
Gorenaren erabakiaren aurkako protesta Washingtonen. Argazkia: EFE
Gorenaren erabakiaren aurkako protesta Washingtonen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abortu librerako eskubidea herrialde osoan babesteko neurriak har ditzan eskatu dio AEBko senatari demokrata talde batek Joe Biden presidenteari. Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak abortu eskubidearen babesa baliogabetu zuen ostiralean. Ondorioz, estatu bakoitzak erabakiko du abortua debekatu ala ez aurrerantzean.

"Aborturako eskubidea defendatzeko ausardiaz ekiteko ordua da. Zuk daukazu erabaki suntsigarri horri aurre egiteko borrokaren lidergoa hartzeko gaitasuna, hori dela eta, posible diren neurri guztiak hartzeko eskatzen dizugu", esan du guztira 33 senatari demokratek osatutako taldeak Bideni zuzendutako eskutitzean.  

"Ez dago denbora galtzerik", izan ere, estatuen ia erdiak ditu dagoeneko abortua debekatzeko nahiz mugatzeko legeak, eta beste dozena bat gutxienez datozen egunetan batzartuko dira norabide berean araudi propioak onartzeko.

"Lege horiek oinarrizko ugaltze-osasun arretarik gabe utziko dute milioika emakume estatubatuar", salatu dute gutunaren sinatzaileek. "Beldurgarria da: euren amek eta amamek baino eskubide gutxiago dituzte orain gure seme-alabek eta ilobek", deitoratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden