Mundua -
Hauteskunde orokorrak
Nikolic 'ultra' izandakoak irabazi ditu Serbiako hauteskundeak
Zenbait hedabideren arabera, irabazleak 1,5 puntuko abantaila atera dio Boris Tadic orain arteko presidenteari, botoen % 100 zenbatuta.
Erredakzioa
Tomislav Nikolic oposizioburuak Serbiako hauteskundeak irabazi dituela ziurtatu du. Horrekin batera, "Serbiak Europaren aldeko bideari" jarraituko diola eta bere asmoa "Kosovoko serbiarrak babestea" dela esan du.
"Hauteskundeak ederto eta duintasunez egin ditugu", esan du Nikolicek Serbiako Alderdi Progresistaren (SNS) egoitzan, Boris Tadic erreformistarekiko garaipena iragarri ostean.
Hain zuzen, Aleksandar Vucic SNSko presidenteordea izan da bere hautagaiaren garaipenaren berri eman duena.
Vucicen arabera, Nikolicek 1,5 puntuko abantaila atera dio Tadic aurreko presidenteari, botoen % 100 zenbatuta.
'Ultra' ohiaNikolic SNSko liderra da, oposizioko alderdi nagusia. 2008an sortu zuen alderdia, Serbiako Alderdi Erradikalaren (SRS) burua izateari utzi eta bere jarrera politikoa arindu zuenean. SRS Slobodan Milosevicen aldekoa zen.
Tomislav Nikolic oposizioburuak Serbiako hauteskundeak irabazi dituela ziurtatu du. Horrekin batera, "Serbiak Europaren aldeko bideari" jarraituko diola eta bere asmoa "Kosovoko serbiarrak babestea" dela esan du. "Hauteskundeak ederto eta duintasunez egin ditugu", esan du Nikolicek Serbiako Alderdi Progresistaren (SNS) egoitzan, Boris Tadic erreformistarekiko garaipena iragarri ostean. Hain zuzen, Aleksandar Vucic SNSko presidenteordea izan da bere hautagaiaren garaipenaren berri eman duena. Vucicen arabera, Nikolicek 1,5 puntuko abantaila atera dio Tadic aurreko presidenteari, botoen % 100 zenbatuta.'Ultra' ohiaNikolic SNSko liderra da, oposizioko alderdi nagusia. 2008an sortu zuen alderdia, Serbiako Alderdi Erradikalaren (SRS) burua izateari utzi eta bere jarrera politikoa arindu zuenean. SRS Slobodan Milosevicen aldekoa zen.