Mundua -

japonia

Japoniarrek gorabeherarik gabe bozkatu dute Aberen hilketak markatutako hauteskundeetan

Shinzo Abe Japoniako lehen ministro ohiaren hilketatik bi egunera, normaltasunez egin dituzte hauteskundeak, alderdi guztiek aho batez defendatu zuten bezala.

Hauteskunde eguna gorabeherarik gabe iragan da. Argazkia: EFE
Hauteskunde eguna gorabeherarik gabe iragan da. Argazkia: EFE
Hauteskunde eguna gorabeherarik gabe iragan da. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Japoniak Parlamentu nazionaleko Goi Ganberarako hauteskunde partzialak ospatu ditu igande honetan, Shinzo Abe lehen ministro ohia kanpaina ekitaldi batean hil zutenetik bi egun igaro direnean. Hauteskunde eguna gorabeherarik gabe iragan da.

Iragarpenek aurreikusten zuten bezalaxe, Alderdi Liberal Demokratikoak, Fumio Kishida lehen ministro japoniarra buru, eta Komeito Gobernu koalizioko kideak jokoan zeuden aulkien erdia baino gehiago bereganatuko dute.

Orain, ikusteke dago zenbaterainokoa izan den parte hartzea Aberen hilketak markatutako hauteskundeetan. Alderdi guztiek egin zuten hauteskundeekin jarraitzearen alde, aho batez, krimenak suposatu duen trauma gorabehera. "Demokraziaren zedarri dira hauteskundeak, eta demokrazia defendatu beharra dago", adierazi zuen Kishidak ostiralean.

Ezin dugu indarkeriaren aurrean amore eman, eta horregatik jarraituko dugu hauteskunde kanpainan azkenera arte borrokan. Japoniako herriak hori hausnartzea espero dut, eta gure demokrazia babesteko gogor lan egitea", gaineratu zuen lehen ministroak.

Ustezko hiltzailearen motibazioak ikertzen dirau poliziak, Tetsuya Yamagami gisa identifikatua. Susmagarriak aitortu zuenez, haren familiari arazoak eragin zizkion erakunde erlijioso batekin zeukan loturagatik egin zion eraso Aberi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Japonia bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Hauteskundeak Asia