Mundua -

JAPONIA

Alderdi Liberal Demokratikoak garaipena lortu du parlamentuko hauteskundeetan Aberen heriotzaren ostean

Alderdiak 63 aulki eskuratu ditu, bere emaitzarik onena 2013tik. Koalizioko kidearekin batera, organo legegilean gehiengoa erdietsi du Alderdi Liberal Demokratikoak.

Fumio Kishida lehen ministroa hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren. Argazkia: EFE.
Fumio Kishida lehen ministroa hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren. Argazkia: EFE.
Fumio Kishida lehen ministroa hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Liberal Demokratikoak garaipena lortu du igande honetan izan diren Japoniako parlamentuko hauteskudeetan, NHK kate publikoak plazaratu dituen datuen arabera. Shinzo Abe, aurreko ostiralean hil zen lehen ministro ohia, alderdi horren kidea zen.

Alderdi Liberal Demokratikoak 63 aulki lortu ditu goiko ganberan, jokoan ziren 125 aulkien erdia baino gehiago. Fumio Kishida lehen ministroak 2013tik alderdiak izan dituen emaitzarik onenak eskuratu ditu.

Modu horretan, Kishidaren alderdiak 146 aulkiko gehiengoa lortu du 248 kideko organo legegilean bere koalizioko kide den Komeito alderdi budistarekin batera. Azken horrek 13 aulki lortu ditu.

Boto gehien lortu duen bigarren taldea Alderdi Konstituzionalista Demokratikoa izan da, 17 aulkirekin.

Hauteskundeen parte-hartzea % 52koa baino handiagoa izan da, hedabide nazionalen arabera. Orain dela 3 urteko hauteskundeetan, % 48,8koa izan zen partaidetza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Japonia Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak gaur Asia albisteak