Mundua -
AEB
Donald Trumpek 2024ko hauteskundeetara aurkeztuko dela iradoki du
Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiak zehaztu duenez, "erabaki hori" hartu du dagoeneko, eta noiz iragarriko duen da bere zalantza bakarra.
Agentziak | EiTB Media
2024an presidentetzarako hauteskundeetara berriro aurkeztuko dela aieruz esan du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiak. Kanpaina abiatzeko unerik onena, zein izango litzateke, soilik pentsatzen ari dela erantsi du.
New York Magazine-k egindako elkarrizketan, AEBko presidente ohiak zehaztu duenez, "erabaki hori" hartu du dagoeneko, eta noiz iragarriko duen da bere zalantza bakarra.
"Nire erabaki garrantzitsuena lehenago edo beranduago egitea litzatekeela esango nuke (…) Lehenago edo beranduago noa? Hori izango da nire erabaki garrantzitsuena", adierazi du agintari ohiak, agintaldi erdiko 2022ko azaroaren hauteskundeei erreferentzia eginez.
2024ko bozetara aurkeztea erabakitzen baldin badu, irabaztea espero duela ziurtatu du Trumpek.
Aldez aurretik, Trumpen hurbilekoak zenbait komunikabideri pribatuan aitortu dietena baieztatu du AEBko presidente ohiak; hautagai bezala berriz aurkezteko erabakia hartuta duela, alegia, CNNk jakitera eman duenez.