Mundua -
ITALIA
Draghik dimisioa emango du gobernatzeko gehiengoa galdu ostean
Sergio Mattarella Estatu buruak aurretiazko hauteskundeak deitzea espero da.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Italiako lehen ministroak, Mario Draghik, dimisioa emango du ostegun honetan, gobernatzeko beharrezkoa den gehiengoa galdu ostean.
Txalo zaparrada batek eman dio ongietorria Draghiri Diputatuen Ganberan. Bertan adierazi du "bankariek ere bihotza" dutela.
Dimisioa aurkeztu ondoren, Sergio Mattarella Estatu buruak aurretiazko hauteskundeak deitzea espero da. Hala ere, Draghiri beste pertsona bat bilatzea eska diezaioke bere postua har dezan legealdia bukatu artean.
Draghiren erabakia asteazken honetan heldu da, bere Gobernuko kideen babesa galdu ostean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea