Mundua -
Italia
Irailaren 25era aurreratu dituzte hauteskunde orokorrak Italian
Mario Draghik dimisioa eman ostean, Sergio Mattarella Italiako presidenteak Parlamentua desegitea agindu du ostegun honetan.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Mario Draghi lehen ministroak dimisioa eman duela eta, irailaren 25era aurreratu dituzte hauteskunde orokorrak Italian.
Sergio Mattarella Italiako presidenteak legegintzaldia amaitutzat eman du eta Senatua eta Parlamentua desegiteko dekretua sinatu du arratsalde honetan.
Italiako Konstituzionaren arabera, hauteskundeak beranduenez Parlamentua desegin eta 70 egunetan deitu behar dira; eta EFE agentziak Gobernuaren iturriak aipatuz zabaldu duenez, hauteskundeak irailaren 25ean egitea erabaki dute.
2021eko otsailean hartu zuen Draghik lehen ministro kargua, baina azken hilabeteetan bere bazkideen konfiantza galdu du eta, azkenean, dimisioa eman behar izan du.