Mundua -
Ameriketako Estatu Batuak
AEBko ekonomiak % 0,2ko beherakada izan du eta atzeraldi teknikoan sartu da
Estatu Batuetako ekonomiaren geldialdiaren faktore nagusiak hiru dira: etengabeko inflazioa, horniduran izaten ari diren arazoak eta interes-tasen igoera.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ameriketako Estatu Batuetako ekonomia atzeraka egiten ari da: urteko lehen hiruhilekoan, Barne Produktu Gordinak % 0,4ko jaitsiera izan zuen eta, bigarren hiruhilekoan, % 0,2koa izan du. Gauzak horrela, teknikoki atzeraldian sartu dela esan daiteke.
AEBko Gobernuak, baina, ez du bat egin du Enpleguaren Estatistika Bulegoak ateratako ondorioarekin eta herrialde horretako ekonomia atzeraldian sartu dela ukatu du.
Edonola ere, gaur kaleratutako txostenaren arabera, joera aldatzen ez bada, AEBko ekonomiak % 0,9 beherakada izango du urtea amaitzean.
Geldialdiaren arrazoi nagusiak hiru direla zehaztu dute: inflazio etengabea, hornidura-katean izaten ari diren arazoak eta interes-tasen gorakada.
Horrez gain, enpresa pribatuek nahiz erakundeek egindako inbertsioak murriztu egin direla azaldu dute.
Bestalde, esportazioak, kontsumitzaileen gastuak eta inportazioak hazi egin direla zehaztu dute.