Mundua -

Migrazioa

'Ocean Viking' ontziak erreskatatutako ia 400 migratzaile lehorreratzeko portu segurua jaso dute Italian

Bestalde, Mediterraneoan erreskatatu dituzten 660 pertsonak lehorrera eramateko baimena jasotzeko zain dago 'Geo Parents' ontzia; horietatik 150 adingabeak dira.

Guztira, 'Oceans Viking' ontziak 380 pertsona erreskatatu ditu. Argazkia: @SOSMedItalia
Guztira, 'Oceans Viking' ontziak 380 pertsona erreskatatu ditu. Argazkia: @SOSMedItalia
Guztira, 'Oceans Viking' ontziak 380 pertsona erreskatatu ditu. Argazkia: @SOSMedItalia

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOS Meditérranée gobernuz kanpoko erakundearen 'Ocean Viking' erreskate ontziak baimena jaso du azken egunetako operazioetan erreskatatutako 380 migratzaileak Napoliko Salerno portuan lehorreratzeko, Italian, erakundeak igande honetan jakinarazi duenez.

Bestalde, 'Geo Barents' itsasontziak oraindik ez du horretarako baimenik lortu; Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) zuzendutako ontzi horrek 660 pertsona daramatza, eta horietatik 150 adingabeak dira.

Alemaniako Sea Watch erakundearen 'Sea Watch 3' itsasontziak ere baimena jaso zuen atzo, eta artatutako 440 errefuxiatuak Tarantoko portu italiarrean lehorreratu zituen.

Urtarriletik, 875 migratzaile hil dira Mediterraneoko uretan Europara iritsi nahian ari zirela, Migrazioen Nazioarteko Erakundearen arabera. 2014tik, lehen errolda egin zenetik, 20.000 hildako edo desagertu izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Eguneko albisteak Albisteak Italia Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak