Itxi

Mundua

AEB

FBIk Trumpen Floridako etxea miatu du dokumentu ofizialen bila

Agentziak | EITB MEDIA

Poliziaren arabera, AEBko presidenteak klasifikatutako agiriak eraman zituen artxibo nazionalean entregatu beharrean.

02:06
Donald Trump

FBIk Donald Trump AEBko presidente ohiak Floridan duen etxea miatu du bart dokumentu ofizialen bila, The New York Times egunkariak ikerketa iturriak aipatuta jakinarazi duenez. 

Egunkariaren arabera, Etxe Zuritik klasifikatutako agiriak eraman zituen AEBko presidenteak, artxibo nazionalean entregatu beharrean. 

Luxuzko etxea du Trumpek Mar-a-Lagon (Palm Beach, Floridako hego-ekialdea), eta hori da arakatu dutena, presidente izandakoak berak baieztatu duenez. 

"Garai beltzak dira gure nazioarentzat, nire Mar-a-Lagoko etxe ederra, Palm Beachen, inguratu, erasotu eta okupatu egin du FBIren agente talde batek", idatzi du ohar batean. Buruzagi errepublikanoaren ustez, "inoiz ez da halakorik gertatu AEBko presidente batekin, Hirugarren Munduko herrialde hautsietan bakarrik gerta liteke hori".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena