Mundua -

Ostiralean hasi zen

Kuban piztutako sute handia baretzen hasi da

Lehen hipotesien arabera, tximista batek erregai-tanga bat jo, eta sua eragin zuen. Ondoren, zenbait leherketa izan ziren, eta, momentura arte, pertsona bat hil, eta 125 zauritu dira, horietatik bost, larri.

Suhiltzaleak sutea itzaltzeko lanean, Kuban. Argazkia: EITB MEDIA
Suhiltzaleak sutea itzaltzeko lanean, Kuban
Matanzaseko su industrial handia arintzea lortu dute, lau eguneko sutearen ondoren

0:56

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matanzaseko (Kuba) erregai-tangen parkean piztutako sute handiak hobera egin du hasi zenetik laugarren egunean.

Kubako agintariak zuhur baina baikor agertu dira: "Oraindik ere sute handia da, baina egoera bestelakoa da atzokoarekin alderatuta", esan zuen asteartean Alexander Avalos Kubako Suhiltzaileen Itzaltze Talde Nazionalaren buruak.

Halaber, kea desegiten hasi da, eta beltzetik zurixkara egin du. Irudi hori nahiko ezberdina da baldin eta alderatzen badugu 50.000 metro kubikoko edukiera duten zortzi erregai-tangetatik batek eztanda egin ostean munduan zehar zabaldu diren irudiekin.

Sutea aurreko ostiralean piztu zen, eta, lehen hipotesien arabera, tximista batek erregai-tanga bat jo zuenean piztu zen sutea. Ondoren, hainbat leherketa izan ziren, eta, momentura arte, pertsona bat hil da eta 125 zauritu dira; horietatik bost larri daude. 

Kearen eta sugarren indarra jaistean, adituak sutea sortu den gunera sartu ahal izan dira -ordu batzuk lehenago atzera egin behar izan dute-. Gainera, Gobernuak lehen balorazioa egiteko aukera izan du, suak tangetan eragindako benetako kalteak aurrez aurre ikusita. Erregai hori balio handikoa da uhartearentzat, are gehiago, azkenaldian sartuta dagoen krisialdi energetikoa aintzat hartuta.

Miguel Diaz-Canel Kubako presidentea bera bertaratu zen lanen egoera zuzenean ikusteko, eta, adierazi zuenez, desagertuta dauden 14 pertsonak bilatzen jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Suteak Eguneko albisteak Albisteak Kuba