Mundua -
ukraina
Zaporiyiara "lehenbailehen" joan dadila eskatu dio Zelenskik IAEAri, arrisku egoera berriak saihesteko
Energoatom Ukrainako energia operadoreak baieztatu du bart Zaporiyia zentrala normaltasunez ari dela, bi potentzia unitateak berriro piztu ostean.
agentziak | eitb media
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Zaporirya zentral nuklearrera "lehenbailehen" joatea eskatu dio Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeari, aurreko egunetako arrisku egoera sortzea ekiditeko.
"Egoerak oso arriskutsua izaten jarraitzen du. Atzo gertatutakoa errepikatuz gero, alegia, planta saretik deskonektatzekotan, Errusiako edozein ekintzen erreaktoreak itzaltzea eragiten badu, planta hondamenditik urrats batera urtziko du berriro", esan du Zelenskik gauero egiten duen hitzaldian.
Bestalde, Energoatom Ukrainako energia operadoreak baieztatu du bart Zaporiyia zentrala normaltasunez ari dela, bi potentzia unitateak berriro piztu ostean.
Bietako lehenengoa ostiralean konektatu zuten berriro 14:04ean, iragarri zuen Energoatomek Telegramen duen kanalean.
Unitate hori "Ukrainako beharrak asetzeko energia adina sortzen ari da dagoeneko, eta potentziaren gorakada prozesuan dago".
Ondoren, bigarren mezu batean, iragarri zuen bigarrena martxan zegoela % 100ean, zehatz-mehatz, 21:15etik aurrera.