Mundua -

Erresuma Batua

Liz Truss Atzerri ministroa Boris Johnsonen ondorengo izendatuko dute astelehen honetan

Babes kopururik handiena bildu dituelakoan, Erresuma Batuko lehen ministro kargua hartuko du asteartean. Orduan, Downing Streeteko bulegotik bere lehen hitzaldia eskainiko du, eta ministroak izendatzen hasiko da.

Liz Truss Erresuma Batuko Atzerri ministroa. Argazkia: EFE
Liz Truss Erresuma Batuko Atzerri ministroa. Argazkia: EFE
Liz Truss Erresuma Batuko Atzerri ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren ondorengoa izateko faboritoa da Liz Truss Atzerri ministroa. Alderdi Kontserbadorearen afiliatuek euren lider berria aukeratzeko boza emateko epea ostiral honetan bukatu da, eta Erresuma Batuko gobernuburu berria izendatuko astelehen honetan, Boris Johnsonek dimisioa eman ostean.

Inkesta batzuetan 30 puntuko aldea atera dio Trussek Rishu Sunak Ekonomia ministro ohiari (beste hautagaia), eta litekeena da astelehen honetan bertan lehen ministro izendatuta izatea.

Azken hilabetean bozkatzeko aukera izan dute Alderdi Kontserbadorearen 160.000 afiliatu inguruk, posta nahiz Internet bidez, Sunak edo Trussen alde. Bi hautagaiak ehunka ekitaldietan izan dira primarioen kanpainan, euren gobernu-proposamenak ezagutzera emate aldera.

Sozietateen gaineko zerga

Bizitzaren kostuaren krisiari aurre egiteko proposamenak izan dira ardatz bi hautagaien hauteskunde primarioen kanpainan, inflazioa % 10etik gorakoa baita Erresuma Batuan eta, adituek diotenez, % 18koa izan daitezke datorren urtean.  

Johnsonen aurreikusitako % 19tik % 25erako sozietateen gaineko zergaren igoera bertan behar utziko duela hitzeman du Trussek, irabaziz gero.

Lehen ministroaren agenda

Agurtzeko hitzaldia eskainiko du Boris Johnsonek astearte honetan Downing Streeteko aurrealdean. Jarraian, hegazkinez joango da Aberdeenera, Eskoziara, Erresuma Batuko hiriburutik 500 kilometrora.

Liz Trussek, primarioen irabazleak, ere bertara bidaiatuko du, beste hegazkin batean. Han, erreginak harrera egingo dio, eta Erresuma Batuko gobernuburu izendatuko du. Geroago, Londresera itzuliko da, lanean hasi eta segurtasun nazionalarekin lotutako lehenengo txostenak jasotzen hasiko da.

15:00etan GMT orduan Downing Streeteko bulegora iritsiko da Truss. Bere lehenengo hitzaldia eskainiko dio herrialdeari, eta ministroak izendatzen hasi.

Asteazkenean Komunen Ganberako lehenengo kontrol saioan izango da gobernuburua, eta Keir Starmer oposizioko liderrarekin eztabaidatuko du. Egunean zehar ministroak izendatzen jarraituko du, eta atzerriko beste gobernuburuekin mintzatuko da telefonoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Boris Johnson Truss lehen ministro ohiaren berriak