Mundua -
ERASOAK
10 pertsona hil eta 15 zauritu dira Kanadan, labanekin egindako erasoetan
Polizia bi susmagarriren bila ari da; 31 urteko Damien Sanderson eta 30 urteko Myles Sanderson. Nazio Indigena Subiranoen Federazioak adierazi du erasoek zerikusia izan dezaketela beren komunitateetan legez kanpoko drogak sartzearekin.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gutxienez 10 pertsona hil, eta 15 zauritu izan dira labanekin egindako 13 erasotan Kanadan, bereziki, komunitate indigena batean.
Polizia bi susmagarriren bila ari da; 31 urteko Damien Sanderson eta 30 urteko Myles Sanderson. Antza, Nissan Rogue beltz batean bidaiatzen ikusi dituzte Regina hirian, erasoetatik 320 kilometrora.
Eskualdeko poliziaburuaren arabera, biktimetako batzuei nahita eraso diete, eta beste batzuei, berriz, ausaz. Halaber, gaineratu du posible dela zauritu gehiago egotea.
Herrialdeko historia modernoan izandako hilketen kasurik larriena izan da.
Gertatutakoaren aurrean, Kanadako lehen ministroak, Justin Trudeauek, "hunkituta eta suntsituta" dagoela adierazi du.
Nazio Indigena Subiranoen Federazioak, bere aldetik, defendatu du erasoek zerikusia izan dezaketela beren komunitateetan legez kanpoko drogak sartzearekin.