Mundua -

Txina

Gutxienez 65 lagun hil, 170 zauritu eta hamabi desagertu dira Txinan, lurrikara baten ondorioz

Astelehenean jazo da, Sichuan probintzian. 56 pertsona larri daude. Lurrikara 6,8 gradukoa izan da, Richter eskalan.

Lurrikara Txinako hego-mendebaldean jazo da. Argazkia: EFE.
Lurrikara Txinako hego-mendebaldean jazo da
Txinako Sichuan probintzian izandako 6,8 graduko lurrikaran hildakoak 65 dira gutxienez

0:40

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 65 lagun hil dira, beste 170 zauritu, eta hamabi desagertu astelehen honetan Txinako hego-mendebaldean, Sichuan probintzian, lurrikara baten ondorioz, asteartean agintariek baieztatu dutenez. Ganziko Prefektura Autonomo Tibetarrak izan ditu kalterik larrienak, iturri horrek berak jakitera eman duenez.

Tokiko agintariek zehaztu dute gutxienez 37 lagun hil direla Sichuango lurralde horretan. Shimian konderrian 28 pertsona hil dira, Yaan hirian. Desagertutako eta zauritutako pertsonak Ganzin zenbatu dituzte.

Egoera aztertuta, Txinako Estatu Kontseiluak lantaldea bidali du Sichuanera, erreskate-lanak eta laguntza-lanak koordinatzeko; horrez gain, lurrikaren aurreko larrialdi-maila igo du, 2. mailara, alegia, bigarren altuena.

Xi Jinping Txinako presidenteak agindu du beharrezko erreskate-ahaleginak egitea hildakoen kopuruak gora ez dezan egin; halaber, aldeztu du lurrikararen erreplikak gainbegiratzea, lurrikarak eragindako natura-hondamendien aurrean babestea, eta kaltetuei ostatu ematea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Txina Eguneko albisteak Eguneko albisteak Lurrikarak gaur Asia azken ordukoa