Mundua -

Gerra Ukrainan

Errusiak iragarri du zortzi pertsona atxilotu dituela Krimeako zubiaren aurkako erasoari lotuta

Gainera, jakinarazi du petrolio isuri bat izan dela Druzhba oliobidearen Poloniako sekzioan, Alemaniako mugatik gertu.

Crimeako zubia, erasoaren ostean. Argazkia: EFE
Crimeako zubia, erasoaren ostean. Argazkia: EFE
Crimeako zubia, erasoaren ostean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federalak (FSB)  gaur iragarri duenez, zortzi pertsona atxilotu dituzte joan den larunbatean Krimeako zubia kaltetu zuen bonba-erasoan parte hartzea egotzita.

"Une honetarako, ikerketaren esparruan, Errusiako bost herritar eta delitua prestatzen parte hartu zuten Ukrainako eta Armeniako hiru pertsona atxilotu dituzte", adierazi du FSBk ohar batean.

Bestalde, Errusiak asteazken honetan jakinarazi duenez, petrolio isuri bat izan da Druzhba oliobidearen Poloniako sekzioan, Alemaniako mugatik gertu, Varsoviak Errusiako agintariei jakinarazi dienez.

Druzhba oliobidea Errusiako Samara hiritik abiatzen da, Bielorrusiako Mozyr hiriraino. Bertatik bi adar irteten dira: bata Polonia, Alemania, Letonia eta Lituaniatik igarotzen da, eta bestea Ukraina, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Hungaria eta Kroaziara ailegatzen da.

Despresurizazioa urriaren 11ko gauean gertatu zen, Plock hiritik 70 kilometrora, Poloniako erdialdean.

Tarte horretatik sartzen da petrolioa Alemanian, eta oraindik ez dakite zerk eragin zuen ezbeharra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Krimea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Petrolioa Errusia-Ukraina gerra Polonia