Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Errusiak ohartarazi du Hirugarren Mundu Gerra hastea ekarriko lukeela Ukraina NATOn sartzeak

Errusiako Segurtasun Kontseiluaren arabera, Ukraina NATOn sartzeak "beste ñabardura bat emango lioke Mendebaldeak (gerran) duen inplikazioari.

Soldadu errusiarrak Ukrainan. Artxiboko argazkia: EFE
Soldadu errusiarrak Ukrainan
Soldadu errusiarrak Ukrainan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexander Venediktov Errusiako Segurtasun Kontseiluak ohartarazi duenez, Ukraina NATOn sartzeak Hirugarren Mundu Gerraren hasiera eragingo luke. Horren esanetan, aliantzako kide diren herrialdeek badakite erabaki suizida izango litzatekeela.

"Kiev oso kontziente da pauso hori emateak Hirugarren Mundu Gerra hastea ekarriko lukeela. Itxuraz, zarata informatiboa sortu nahi dute eta arreta piztu", esan du Venediktovek TASS albiste agentzia errusiarrari eskainitako elkarrizketa batean.

"Kieveko erregimeneko kide asko errealitatetik kanpo daudenez, ez nintzateke harrituko baten batek NATOn sartzea espero izatea", adierazi du. "Mendebaldeak esan arren ez duela parte-hartzerik Ukrainako gertakarietan, ekintzek gatazkaren parte direla erakusten dute", gehitu du.

Ukraina NATOn sartzeak "beste ñabardura bat emango lioke Mendebaldeak (gerran) duen inplikazioari, bosgarren artikulua aplikatuko litzatekeelako". Artikulu horrek dio aliantza militarreko herrialderen bati eraso egiten badiote gainerakoek ekinbideak hasiko dituztela.

"Errusiaren jarrera ez da aldatu. Ukraina NATOn edo Ameriketako Estatu Batuen babespean sortutako aliantza batean sartzea onartezina da", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Ukraina Errusia albisteak Vladímir Putin albisteak NATO bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Zelenski gaur