Mundua -

Frantzia

TotalEnergieseko Frantziako findegiek greban jarraituko dute datorren astean

CGT sindikatuak ez du ontzat eman enpresaren eta sindikatu nagusien arteko akordioa, eta greban jarraitzeko deia egin du. Oraingoz, zazpi findegietatik bostek eta 200 biltegitik bostek egin dute bat grebarekin.

Dunkerqueko TotalEnergies-eko langileak greban. EFEren argazkia.
Dunkerqueko TotalEnergies-eko langileak greban. EFEren argazkia.
Dunkerqueko TotalEnergies-eko langileak greban. EFEren argazkia.

O. P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TotalEnergies enpresako bost findegitan aste honetan abiatutako grebari eutsiko diote datorren astean ere, CGT sindikatuaren ekimenez. Izan ere, sindikatu horrek ez du ontzat jo enpresak bi sindikatu nagusiekin lortutako akordioa eta grebari eusteko deia egin du.

Akordioak % 5eko soldata-igoera orokorra aurreikusten du langileentzat eta teknikarientzat, eta % 3,5ekoa goragoko estatutua duten langileentzat.

CGTk, hala ere, % 10eko soldata igoera eskatzen du: % 7 inflazioaren igoera konpentsatzeko eta % 3 gehiago enpresaren etekinen birbanaketarako.

TotalEnergiesen irabaziak 10.600 milioi dolarretara igo ziren 2022ko lehen seihilekoan, Errusiak Ukraina inbaditu eta mendebaldeak Moskuri ezarritako zigorren ostean.

Bitartean, herrialdeko gasolindegien herenak erregairen baten eskasia du edo itxita dago, eta erregaia duten zerbitzuguneetan ilara luzeak daude eta tentsioa nabaria da gidarien artean.

Gaur egun, CGT sindikatuak gidatutako grebak Estatuko zazpi findegietako bostetan dute jarraipena, bai eta 200 erregai biltegietatk bostetan ere.  Hasiera batean, CGTk Le Havreko findegian (iparraldean), Frantziako garrantzitsuenean, lanuztea luzatuko zuela iragarri zuen, gutxienez asteartera arte, hainbat sektore ekonomikotako nazio mailako greba egunarekin bat egiteko. Dongesekoan (mendebaldean) gutxienez asteazkenera arte luzatuko zela iragarri zuen. Ondoren, jakinarazi du grebarekin bate egin dutela Feyzin, Flandres eta Mede-ko findegietan ere.

Hala ere, lehenengo bietan, Le Havrekoanb eta Dongesekoan, Gobernuak dekretuz lanera joatera behartu ditu funtsezko langile talde txikiak, txanda bakoitzeko hiru langile, kamioietan erregaia deskargatzeaz arduratzen direnak zehazki, banaketan normaltasuna berreskuratzeko helburuarekin.

ExxonMobil AEBetako enpresa erraldoiaren bi findegiak lanera itzuli dira aste honetan itxitako akordioaren ostean, eta datorren astean egoera "normaltasunera" itzuliko dela espero du Gobernuak, lehen ministroaren bulegoak ostiral gauean jakinarazi zuenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Grebak gaur Frantzia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Frantziako Gobernua Errusia-Ukraina gerra Erregaiak