Mundua -

Ukrainako gerra

Errusiaren eraso berriak Kieveko hornidura elektrikoko instalazioen kontra

"Ukraina okupatzaileen supean. Hoberen egiten dutena egiten jarraitzen dute: herritar zibilak izutzea eta hiltzea", idatzi du Volodimir Zelenskik Telegramen.

Larrialdi zerbitzuak eraso baten gunean Kieven, astelehenean. Argazkia: EFE
Larrialdi zerbitzuak eraso baten gunean Kieven, astelehenean.
Kievek Errusiaren beste eraso bat jasan du azpiegitura elektriko baten aurka

0:37

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vitali Klitxko Kieveko alkateak jakinarazi duenez, Errusiak beste eraso bat egin du Ukrainako hiriburuaren aurka, hornidura elektrikoko instalazio bati eraginez.

"Leherketak berriro Kieven goizean. Desnyan auzoa. Azpiegitura instalazioa egoera kritikoan. Larrialdi zerbitzu guztiak bertan daude", idatzi du Telegramen.

Kyrylo Tymoshenko Ukrainako Presidentetzaren Bulegoko buruak adierazi duenez, hiru leherketa izan dira azpiegitura elektriko batean, Kieven, Dnieper ibaiaren ezkerraldean, eta Ukrainskaya Pravdaren arabera, hiriburuko sektore batzuk argindarrik gabe geratu dira.

Gainera, Errusiaren erasoak erregistratu dira Zhitomir, Mykolaiv, Zaporizhia, Kharkiv, Kryvyi Rih eta Dnipro hirietan, Ukraina hegoaldean eta ekialdean. Zhitomirren ez dago urik ezta elektrizitaterik ere, Sheriy Sukhomlyn alkatearen arabera, eta Oleg Sinegubov Kharkiveko gobernadoreak ziurtatu du Errusiak zortzi misil jaurti dituela.

"Ukraina okupatzaileen supean. Hoberen egiten dutena egiten jarraitzen dute: herritar zibilak izutzea eta hiltzea", idatzi du Volodimir Zelenskik Telegramen.

Presidenteak salatu duenez, S-300 misil batek etxebizitza bat suntsitu du Mykolaiven, pertsona bat hilda, eta lore-azoka bati ere eraso diote. "Ekintza horiekin Estatu terroristak ez du ezer aldatzen beretzat. Bere esentzia suntsitzailea eta hiltzailea baino ez du berresten, eta, beraz, hutsik egin gabe erantzungo du", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski