Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Steve Bannon, Trumpen aholkulari ohia, Kapitolioko erasoaren ikerketan laguntzeari uko egiteagatik zigortua

Lau hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote, eta 6500 dolarreko isuna ordaindu beharko du, nahiz eta Justizia Departamentuak 200.000 dolar eskatu. Fiskaltzak sei hilabeteko kartzela-zigorra eskatu zuen.

Steve Bannon, Donald Trump AEBko presidente ohiaren aholkularia. Argazkia: EFE
Steve Bannon, Donald Trump AEBko presidente ohiaren aholkularia. Argazkia: EFE
Steve Bannon, Donald Trump AEBko presidente ohiaren aholkularia. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Washingtongo auzitegi federal batek lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Steve Bannoni, Donald Trump AEBko presidente ohiaren aholkulariari, 2021eko urtarrilaren 6an Kapitolioari egindako erasoa ikertzen ari den batzordea laguntzeari uko egiteagatik.

Carl Nichols epaileak onartu egin du AEBetako Fiskaltzak Bannoni isuna ordaintzeko egindako eskaera, baina 6.500 dolarrera jaitsi du kopurua, Justizia Departamentuak 200.000 dolarrera eskatzen zuen bitartean.

Bestalde, Fiskaltzak sei hilabeteko kartzela zigorra eskatzen zuen ultraeskuindarrarentzat, isunaz gain. Bannonen defentsak, berriz, zigorra etxean atxilotuta betetzea eskatu zuen.

Foto: EFE

Nicholsek defentsa abokatuei jakinarazi die Bannonek gutxienez hilabete igaro behar zuela kartzelan.

Joan den uztailean, epaimahai batek errudun jo zuen Bannon, Kapitolioaren erasoa aztertzen duen batzordearen aurrean agertzeari eta zenbait dokumentu emateari uko egiteagatik.

Bannonek beste prozesu judizial bati egin beharko dio aurre New Yorken, Mexikorekin muga egiten duen harresi bat eraikitzen laguntzeko dirua biltzeko kanpaina batean ustez iruzur egiteagatik. Auzi horretan, delitu larriak egotzi dizkiote: dirua garbitzea, bi konspirazio-kargu eta iruzurra egiteko azpijokoan aritzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Delituak bideoak Epaiketak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Ultraeskuineko alderdi politikoak