Mundua -
Berlin
Atxilotu dute 'Kanadako laurdenkatzailea', Alemanian
32 urteko ikasle txinatar bat hiltzea eta laurdenkatzea leporatzen diote. Horrez gain, hilketa grabatu eta Internetez zabaltzea eta gorpuzkinak politikariei bidaltzea egozten diote.
Erredakzioa
Alemaniako Poliziak Luka Rocco Magnotta aktore pornoa, "Kanadako laurdenkatzailea", atxilotu du Berlinen, Montrealen (Kanada) ikasle txinatar bat hiltzea leporatuta.
Ustezko hiltzaileak ez du erresistentziarik jarri atxilotu dutenean eta Poliziak nor den galdetu dionean "bai, ni naiz" erantzun du.
Magnotta aktore pornoa da lanbidez. 32 urteko ikasle txinatar bat hil, laurdenkatu, hilketa grabatu eta bideoa Internetez zabaltzea leporatzen diote.
Gainera, ustezko hiltzaileak gorpuzkinak bidali omen dizkie hainbat politikariri.
Hilketa izan eta egun gutxira, politikari kontserbadore batek oin bat jaso zuen etxean eta posta bulego batean alderdi liberalari bidalitako esku bat atzeman zuten.
Kanadako hedabideen arabera, bururik gabe agertu zen ikasle txinatarraren gorpuzkinak ziren bidalitakoak.