Mundua -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Lula da Silva Brasilgo presidente, NBEren egoitza Bilbon eta Gernikako Azken Astelehena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Lula da Silva, bart, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Lula da Silva, bart, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Lula da Silva, bart, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 31, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lula da Silva, Brasilgo presidente: Luiz Inacio Lula da Silvak irabazi ditu Brasilgo hauteskundeak Jair Bolsonaro egungo presidentearekin lehia estua izan ostean. Lula presidente izango da berriro, hogei urteren ostean.

- NBEren egoitza Bilbon: Bilbok NBEren Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza hartuko du, eta gaur egingo dute horren inaugurazio ofiziala 18:00etatik aurrera. Bertan izango dira, besteak beste, Amina J. Mohammed NBEko idazkariordea, Jose Manuel Albares Espainiako Gobernuko Atzerri Gaietako ministroa eta Iñigo Urkullu lehendakaria. 

- Gernikako Azken Astelehena: Euskal Herriko nekazal azokarik garrantzitsuenetako bat egingo da gaur Gernikan, urriko azken astelehenean. Guztira, 291 postu izango dira, eta artisautzakoak izango dira ordezkaritza handiena izango dutenak (50 stand), gaztek jarraituko dietelarik (37). Jarraian, askotariko postuak (28) eta barazki postuak (27) egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Bilbo Eusko Jaurlaritza berriak Suteak gaur Gernika-Lumo bideoak NBE Eguneko albisteak Albisteak Brasil albisteak