Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Errusiak iragarri du 100 "mertzenario atzerritar" hil dituela Donetsken egindako eraso batean

Txasiv Yar hirian izan da erasoa. Ukrainaren esku dago udalerria, eta liskar gogorrak izaten ari dira azken egunetan.

Ukrainan txikitutako tankea. Argazkia: EFE
Ukrainan txikitutako tankea. Argazkia: EFE
Ukrainan txikitutako tankea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Defentsa Ministerioak iragarri duenez, "100 mertzenario atzerritar" hil dituzte doitasun handiko misilekin egindako eraso batean, Txasiv Yar hiriaren inguruan, Donetsk eskualdean.

"100 mertzenario atzerritar eta sei ibilgailu blindatu suntsitu dituzte Txasiv Yar eremuan, Indar Aeroespazial Errusiarrek doitasun handiko armekin egindako eraso batean, Legio Atzerritarra deritzona egoten den gunean", adierazi du Errusiako Armadaren bozeramaile Igor Konaxenkov jeneralak.

Ukrainaren kontrolpean dagoen hiri txiki horretan, liskarrak izan dira azken egunotan. Ukrainar Gobernuak salatutakoaren arabera, joan den larunbatean, gutxienez hiru pertsona zauritu zituen Errusiak misil batekin apartamentu bat jota. 

Halaber, Konaxenkov jeneralak jakinarazi du, Donetsketik kanpo, Ukrainako sei aginte-posturen aurkako erasoak ere egin dituztela, Kherson eta Kharkiv eskualdeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski