Mundua -

HERIOTZA

Jiang Zemin Txinako presidente ohia zendu da 96 urte zituela

1993an bihurtu zen Jiang Txinako Herri Errepublikako presidente, eta 2003ko martxora arte bete zuen kargua. Bera izan zen "Merkatuko ekonomia sozialista" kontzeptua sartzearen arduradun nagusia.

Jiang Zemin presidente ohia artxiboko irudi batean
Jiang Zemin presidente ohia artxiboko irudi batean
Jiang Zemin presidente ohia artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jiang Zemin Txinako presidente ohia zendu da asteazken honetan 96 urte zituela, leuzemia baten ondorioz, Asiako erraldoiaren estatuko komunikabideek jakitera eman dutenez.

1989 eta 2002 artean Txinako Alderdi Komunistako (PCCh) idazkari nagusia eta 1993 eta 2003 artean herrialdeko presidentea izandakoa, Shanghai hirian hil da, Txinako Xinhua albiste agentziaren arabera.

Zhao Ziyang ordezkatu ondoren PCCh-aren buru izan zen, "merkatuko ekonomia sozialista" kontzeptuaren sortzailea izan zen, eta Hong Kong eta Macaoren subiranotasun transferentzia gainbegiratu zuen 1997an eta 1999an, hurrenez hurren, Erresuma Batuaren eta Portugalen eskutik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina Eguneko albisteak Albisteak