Mundua -
Joan den ostegunetik
Libiak atxilotutako Hagako funtzionarioetako bat espainiarra da
Nazioarteko Zigor Auzitegiak jakinarazi duenez, ostegunean Libiako agintariek atxilotutako kideen artean Esteban Peralta Losilla irakasle espainiarra dago.
Erredakzioa
Libiako agintariek joan den ostegunean atxilotutako Nazioarteko Zigor Auzitegiko lau langileen artean, Esteban Peralta Losilla irakasle espainiarra dago, Hagako iturriek jakitera eman dutenez.
Peralta Losilla Zaragozan jaio zen, eta 48 urte ditu. Nazioarteko Zigor Auzitegiko Zuzenbide Laguntza eskaintzeko Atalaren arduraduna da 2003. urtetik, eta Nazioarteko Zuzenbide Publikoa irakasten du Zaragozako Unibertsitatean. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
Hagak baieztatu duenez, irakaslea Alexander Jodakov, Helene Assaf eta Melinda Taylor lankideekin giltzapetuta dago. Talde honek Muamar el Gadafiren semearen osasuna aztertzea zuen helburu. Diktadore ohiaren semea Libian dago atxilotuta, eta Hagak Gizateriaren aurkako delituak egotzi dizkio.
Nazioarteko Zigor Auzitegiak gogoratu duenez, Nazio Batuen 1970. ebazpenari so eginda, Libiak Hagako auzitegiarekin elkarlanean aritzeko betekizuna du.
Libiako agintariek joan den ostegunean atxilotutako Nazioarteko Zigor Auzitegiko lau langileen artean, Esteban Peralta Losilla irakasle espainiarra dago, Hagako iturriek jakitera eman dutenez. Peralta Losilla Zaragozan jaio zen, eta 48 urte ditu. Nazioarteko Zigor Auzitegiko Zuzenbide Laguntza eskaintzeko Atalaren arduraduna da 2003. urtetik, eta Nazioarteko Zuzenbide Publikoa irakasten du Zaragozako Unibertsitatean. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Hagak baieztatu duenez, irakaslea Alexander Jodakov, Helene Assaf eta Melinda Taylor lankideekin giltzapetuta dago. Talde honek Muamar el Gadafiren semearen osasuna aztertzea zuen helburu. Diktadore ohiaren semea Libian dago atxilotuta, eta Hagak Gizateriaren aurkako delituak egotzi dizkio. Nazioarteko Zigor Auzitegiak gogoratu duenez, Nazio Batuen 1970. ebazpenari so eginda, Libiak Hagako auzitegiarekin elkarlanean aritzeko betekizuna du.