Mundua -
Polemika Grezian
Bi diputaturi telebistan eraso egin zien ultrak salatu egin ditu
Kasidiarisek esan duenez, elkarrizketa saioa eman zuen Antenna telebista katea ere salatu egingo du, legez kanpoko atxiloketagatik.
Erredakzioa
Ilias Kasidiaris Greziako Amanecer Dorado eskuin muturreko alderdiko bozeramaileak emakumezko bati zaplaztekoa eman eta beste bati ura bota zion Greziako telebista kateko elkarrizketa batean. Astelehen honetan biktimen kontrako salaketa jarri du, iraintzea egotzita.
Kasidiarisek esan duenez, elkarrizketa saioa eman zuen Antenna telebista katea ere salatu egingo du, legez kanpoko atxiloketagatik, erasoaren ostean egongela batean bakartuta utzi zutelako. Bozeramaileak gela horretako atea puskatu, eta alde egin zuen.
Neonazien alderdiko bozeramaileak Rena Dourou Ezker muturreko Koalizioko diputatuari eta Liana Kaneellli komunisten liderrari eraso egin zien lehengo astean.