Mundua -

MUSUKOA

Frantziako Gobernuak argitu du ez duela musukoaren derrigortasuna berriro ezarriko

Azken egunotan indarra hartu du musukoa berriz derrigorra izateko aukerak, baina lehen ministro frantziarrak zurrumurruak isilarazi nahi izan ditu eta argi utzi hautazkoa izango dela.

Pertsona bat maskararekin Parisen. Artxiboko argazkia: EFE
Pertsona bat maskararekin Parisen. Artxiboko argazkia: EFE
Pertsona bat maskararekin Parisen. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziar Estatuan musukoaren inguruko zurrumurru eta zalantzak uxatu ditu asteazken honetan Elisabeth Borne lehen ministroak. Maskararen erabilera ez da derrigorrezkoa izango, aukerazkoa baizik. Covidaren datuak ikusita, eztabaida pil-pilean egon da; izan ere, François Braun Osasun ministroak ez du orain arte aukera hori erabat baztertu nahi izan.

105.000 positibo berri atzeman dira azken 24 orduetan Frantzian, eta herrialdea covidaren bederatzigarren olatuan murgilduta dagoela iritzi diote askok. Ospitalizazioak % 24 egin dute gora, eta, heriotzak, berriz, % 22. Bataz beste, 72 lagun hiltzen dira egunero herrialdean gaixotasun horrek jota.

Datu horiek mahai gainean, musukoa berriz ere derrigportzeko eztabaida puri purian egon da azkenaldian herrialdean. Baina gaur, beste ministro batzuk egin moduan, Elisabeth Borne lehen ministroak aukera hori baztertu egin du. "Ez dugu zertan beti debekatu edo inposatu" behar, esan du Bornek. "Frantsesen ardura pertsonalean ere sinesten du Gobernuak", adierazi du. Orain musukoak, txertoak eta testak daudela gogorarazi du eta herritarren horiek eskura dituztela kutsaketak murrizteko.

Musukoa eramateko derrigortasuna maitzean amaitu zen Frantzian, eta ez da musukorik behar ez garraio publikoan ezta farmaziatan sartzeko ere. Ospitaletan, kontsultetan eta zahar etxeetan soilik da nahiatezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Frantzia Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Koronabirusaren olatua gaur Macronen Gobernua Maskarak covid-19