Mundua -

ustezko ustelkeria

Qatarreko ordezkariei sarrera oztopatzea eskatu du Euroganberak, Qatargate auzia argitu bitartean

Ostegun honetan bozkatuko dute testua, eta Qatarrekin lotutako espediente oro geldiaraztea eskatzen du.

Qatarreko ordezkariei sarrera oztopatu nahi die Euroganberak. Argazkia: EFE
Qatarreko ordezkariei sarrera oztopatu nahi die Euroganberak. Argazkia: EFE
Qatarreko ordezkariei sarrera oztopatu nahi die Euroganberak. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak Qatarreko ordezkariak erakundean sartzea oztopatu nahi du, Qatargate gisa ezaguna den ustezko ustelkeria kasuaren ikerketa judiziala ebatzi arte. Aipatutako kasuak, eurodiputatuei eta Europako Parlamentuko langileei Qatarrek ustez egindako eroskeria azaleratu du; pisu politiko eta ekonomikoa irabazteko asmotan egin zen. Beste batzuen artean, asteartean kargugabetu zuten Euroganberako presidenteordea, Eva Kaili.

Europako Parlamentuko diputatuengan, diputatu ohiengan eta langileengan eragina izateko ahaleginak salatu dituzte Euroganberako politikariek, eta, era berean, Europar Batasuneko gardentasun-erregistroa hirugarren herrialdeetako ordezkariei ahalbidetzearen beharra azpimarratu dute, baita mekanismoa indartzearena ere, erregistro-eskatzaileek emandako informazioa zehatzago egiaztatu ahal izateko.

Qatarreko ordezkariei Europako Parlamenturako sarbidea eteteko eskatzen duen testua ostegun honetan bozkatuko da, eta auziarekin lotutako espedienteak geldiaraztea eskatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Batasun europarra Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko titularrak Albisteak Qatar azken ordukoa Europako Parlamentuari buruzko albisteak