Mundua -

POLIZIA-INDARKERIA

Protestak AEBn, bost poliziak gazte afroamerikar bat hil eta gero

Tyre Nichols jipoitu zuten unearen bideoa argitara eman dute Memphiseko agintariek. Erasoa jasan eta hiru egunera hil zen 29 urteko gaztea ospitale batean. Bost agenteak hilketa delituagatik auzipetu eta kaleratu egin dituzte.

Protestak Memphisen, Tyre Nichols hil zuten hirian. Argazkia: EFE
Protestak Memphisen, Tyre Nichols hil zuten hirian. Argazkia: EFE
Tyre Nicholsen heriotzak protestak eragin ditu AEBetan

1:38

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Protesta ugari izan dira ostiral honetan AEBko osoan, Memphiseko agintariek (Tennesse) Tyre Nichols 29 urteko afroamerikarra bost poliziak nola jipoitzen duten erakusten duen bideoa argitara eman ostean. Urtarrilaren 10ean jaso zuen jipoia eta hiru egun beranduago hil zen ospitalean, agenteek eragindako zaurien ondorioz.

Ustez trafikoko arau-hauste bategatik geratu zuten Nichols eta bideoan ikusten denez, borraz jo eta taser batekin elektrokutatu zuten agenteek.

Hilketa delituagatik prozesatu dituzte poliziak eta kaleratuak izan dira.

Memphis, Chicago, Boston, Whasington eta New York hirietan, besteak beste, izan dira protestak azken ordueta eta beste hamaika deialdi ere egin dituzte asteburu honetarako.

Chicagon, zero azpiko tenperaturei aurre eginez atera dira manifestariak kalera, "polizia hiltzaileek alde egin behar dute" oihukatuz. New Yorken, Union Square, Grand Central eta Times Square plazara joan dira manifestariak eta Poliziaren hainbat ibilgailu jo dituzte. Hainbat lagun atxilotu ditu Poliziak. Whasingtonen, berriz, Etxe Zuriaren aurrean bildu dira protestan.

Protesta en Boston. Foto: EFE

Joe Biden AEBko presidenteak "erabat minduta" dagoela adierazi du bideoa ikusi ostean: "Erabat haserre eta minduta sentitu nintzen Nicholsen heriotza eragin zuen jipoiaren bideo ikaragarria ikustean", adierazi du agintariak. Nicholsen gurasoei deitu die doluminak emateko.

AEBko Polizia behin baino gehiagotan seinalatu izan dute giza eskubideen aldeko erakundeek, herritar beltzen aurka neurrigabeko indarkeria erabiltzeagatik. 2021ean, AEBetan, poliziak hildako pertsona guztien ia herena afroamerikarrak izan ziren, nahiz eta herrialdeko biztanleen % 13 baino ez izan, Mapping Police Violence erakundeak zabaldutako datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Protestak gaur Erailketak Polizia abusuen biktimak