Mundua -

AEB

Memphiseko Poliziak desegin egin du SCORPION taldea, Tyre Nichols hil zuena

Biktimaren familiarekin, komunitateko buruekin eta gertakarian parte hartu ez zuten agenteekin hitz egin ostean hartu dute erabakia.

Tyre Nicholsen heriotzaren aurkako protesta, Memphisen. Argazkia: Efe
Tyre Nicholsen heriotzaren aurkako protesta, Memphisen. Argazkia: Efe
Tyre Nicholsen heriotzaren aurkako protesta, Memphisen. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Memphiseko Poliziak iragarri du Gure Auzoetan Bakea Berrezartzeko Kale Delituen Operazio unitatea (SCORPION taldea) desegingo duela, Tyre Nichols gazte afroamerikarraren heriotzarekin lotutako bost agenteak talde horretakoak baitira.

"Tyre Nicholsen familiari, buruzagi komunitarioei eta lan ona egin duten eta gertakarian parte hartu ez zuten agenteei adi entzun ostean, erabaki dugu onena SCORPION Unitatea behin betiko desegitea dela", jakinarazi du Memphiseko Poliziak agiri batean.

Testuan Poliziak dio unitate horretan zebiltzan agenteek onartu egin dutela erabakia. "Gutxi batzuen ekintza gogaikarriek laidatu egiten dute SCORPIONen izena. Beharrezkoa da Memphiseko Poliziak neurri proaktiboak hartzea kaltetu guztien egoera konpontzeko prozesuan", gaineratu du.

Hala, Poliziak "komunitatearen aginduetara" egoteko eta "Tyre Nicholsen heriotzaren ostean galdutako konfiantza berreskuratzeko premiazko neurriak hartzeko" konpromisoa hartu du.

Trafiko arau hauste batengatik Nichols atxilotu ostean hil izanak polizia indarkeriaren aurkako protesta oldea piztu du AEBn, izan ere, ondoren zabaldutako bideo batean argi ikus daiteke poliziak bortizki jipoitu zuela gazte afroamerikarra.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Arrazismoa Eguneko albisteak Albisteak Polizia abusuen kasuak