Mundua -

EUROPAKO BATZORDEA

Bruselako metroan gaur bonba bat lehertuko dela ohartarazteko bi mezu jaso ditu Europako Batzordeak

Mezuak errusieraz idatzita daudela jakinarazi du Europako Batzordeak. Horien arabera, gaur, martxoak 8, atentatua egingo dute Bruselako metroan, Europak bere politikak aldatzen ez baditu.

Bruselako metroaren geltoki baten artxiboko irudia
Bruselako metroaren geltoki baten artxiboko irudia
Bruselako metroaren geltoki baten artxiboko irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bruselako metroan gaur bonbat bat lehertuko dela ohartarazteko bi mezu jaso zituen atzo Europako Batzordeak (EB). Poliziaren esku utzi zituen posta elektronikoz eta errusieraz idatzita jasotako mezuak, eta Fiskaltzak jada zabaldu du ikerketa. EBk bere politikak aldatu ezean, metroan atentatua egingo dutela zioten idatziok. 

Gaur eguerdian EBko bozeramaile batek esan duenez, mehatxuak aztertu ondoren, "badaezpada ikerketa" abiatu bai, baina "egungo alerta mailari (4tik 2koa) eustea" erabaki dute Belgikako agintariek.

Mezuen berri zabaldu orduko, AEBk Bruselan duten enbaxadak "alerta oharra" igorri du, balizko eraso baten aurrean Belgikako Poliziak "segurtasun neurriak areagotu" dituela zabaltzeko.

"Jende pilaketak" ekiditeko eta "bidaiatuz gero kontuz" ibiltzeko eskatu diete aipatu enbaxadatik herritarrei.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Eguneko albisteak Albisteak Europako Parlamentua