Mundua -

Banketxeak

UBSk Credit Suisse erosiko duen zurrumurruek ikusmina piztu dute Suitzan

Informazio horien arabera, UBSk bere gain har ditzake Credit Suisseren aberastasunak eta aktiboak kudeatzeko jarduerak, eta saldu egingo lituzke negozio-bankuak. Herrialdeko eragile ekonomiko nagusiek uste dute erosketa hori dela bankuaren kolapsoa saihesteko irtenbide bakarra.

UBSren eta Credit Suisseren egoitzak, biak Zuricheko erdiguneko Paradenplatz plazan. Argazkia: EFE.
UBSren eta Credit Suisseren egoitzak, biak Zuricheko erdiguneko Paradenplatz plazan. Argazkia: EFE.
UBSren eta Credit Suisseren egoitzak, biak Zuricheko erdiguneko Paradenplatz plazan. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suitzako eta nazioarteko finantza-zirkuluek ikusmin handiz begiratzen diote Credit Suisse bankuari, burtsan erotzeko astea izan ostean, UBS bankuak erosiko ote duen zurrumurruak zabaldu baitira. Erosketa asteburuan bertan gauzatu daiteikeela uste dute zenbait analistek, asteleheneko burtsako lehen saioan berriro erortzea saihesteko.

Financial Times egunkariak UBSk (Suitzako banku handiena) Credit Suisse (bigarren handiena) erosiko duen zurrumurruak areagotu egin dira gaur Bloomberg agentziaren informazioekin. Informazio horien arabera, erakunde erosle potentzialak bermeak eskatu dizkio Suitzako Gobernuari, aurkariaren erosketa partzial edo osoak arazo juridikorik edo galerarik ez diola eragingo ziurtatzeko.

Agentziak dioenaren arabera, UBSk bere gain har ditzake bere aurkariaren aberastasunak eta aktiboak kudeatzeko jarduerak, eta negozio-bankuak salduko lituzke. 

UBS-Credit Suisse fusioa ezinezkoa da lehiari buruzko araudi nazionalen arabera, banku-sektore suitzarra menderatzen baitute bien artean.

AWP agentzia ekonomiko suitzarrak baieztatu duenez, Suitzako Banku Nazionalak (BNS) eta balore-merkatuaren batzorde arautzaileak (Finma) sinesten dute UBSk Credit Suisse erostea dela honen kolapsoa saihesteko irtenbide bakarra.

Finantza eta irudi arazo larrietan murgilduta, Credit Suisse bankuak % 24ko beherakada izan zuen Zuricheko burtsan joan den asteazkenean, 2022tik duen akziodun nagusiak, Saudi Arabiako Banku Nazionalak, Suitzako erakundean gehiago inbertituko ez zuela ziurtatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nazioartea Europa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Suitza