Mundua -

Errepresioa Sirian

30 pertsona hil dira Damasko inguruko eraso armatuen ondorioz

Siriako erregimenaren indarrek Damasko inguruko guneetan egindako erasoek 30 pertsona baino gehiago hiltzea eragin dute. Halaber, Justizia Auzitegiko aparkalekuan bi lehergailuk eztanda egin dute.

Damaskoko Justizia Auzitegiaren aurrean izandako leherketaren irudia. EFE
Damaskoko Justizia Auzitegiaren aurrean izandako leherketaren irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako erregimeneko indarrek Damasko inguruko guneak bonbardatu dituzte, ondorioz, 30 pertsona baino gehiago hil dira.

Duma hil dira pertsona gehien, helikopteroz egindako erasoen ondorioz, Siriako Batzordeak salatu duenez. Iturri horren arabera, 30 pertsona hil dira, horien artean familia oso bat eta hainbat haur.

Dumaz gain, Gobernuko tropek Saqba inguruko guneetako ibilgailuen kontra egin dute, biktima gehiago eraginez.

Batzordeak jakitera eman duenez, ostegun honetan 90 pertsona hil dira estatuan, halere behatokiak esan du 60 zibil hil direla eta Gobernuko 23 kide, erreboltarien konbateetan hil dira.

Gainera, gutxienez hiru pertsona zauritu dira Justizia Auzitegiko aparkalekuan, Marya auzoan, Damasko erdigunean, Siriako telebista kate batek jakitera eman duenez.

Bi lehergailuk eztanda egin dute, eta bertan zegoen hirugarren bat ez da iritsi eztanda egitera. Bizilagunek esan dutenez,  eztanda handi bat entzuten dute eta hainbat anbulantzia bertaratu dira gertakziunen lekura. Ez dutela biktimarik ikusi gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea