Mundua -

Ukrainako gerra

Zajar Prilepin idazle eta politikari errusiarra zauritu da, lapa-bonbaz egindako atentatu batean

Ibilgailuaren gidaria hil egin da. Atentatuagatik atxilotutakoak bonba Ukrainaren aginduz jarri duela adierazi du.

Zajar Preilepin. Argazkia: EFE.
Zajar Preilepin. Argazkia: EFE.
Zajar Preilepin. Argazkia: EFE.

Agencias | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zajar Prilepin, idazle nazionalista errusiarra eta zentro-ezkerreko 'Egiaren aldeko Errusia justua' alderdiko presidentekidea zauritu da larunbat honetan Nizhni Novgorod (Errusia) hiritik gertu bere ibilgailuan jarritako bonba bat zartarazita.

Idazle eta politikariaren gertukoek baieztatu dutenez, Prilepin ospitalean dago, hankan "haustura txikiak" dituela. Kontziente dago eta bere bizitza ez dago arriskuan.

Hilketa saiakeragatik atxilotutakoak, berriz, bonba Ukrainaren aginduz jarri duela adierazi du, Ikerketa Batzordeak jakitera eman duenez.

Alexandr Permyakov gisa identifikatutako ukrainar jatorriko susmagarriak aitortu duenez, "Ukrainako zerbitzu bereziek emandako jarraibideak betez jokatu du".

Errusiako Ikerketa Batzordeak "ekintza terroristatzat" jo du erasoa. Prilepinek 2016 eta 2018 artean Donbasen aritu eta Guardia Nazionalarekin kontratu bat sinatu ostean, Ukrainan ari zen borrokan, haren bozeramaileak Komsomolskaia Pravda egunkariari urtarrilean adierazi zionez.

Presoen trukea

Ukrainak eta Errusiak preso trukea egin dute dute larunbat honetan. 45 militar ukrainar trukatu dituzte Kieveko indarrek harrapatutako hiru pilotu errusiarren truke.

Normalean bat-baten truke egiten dituzte preso trukeak, baina, oraingoan,"negoziazio zail" baten ostean beste modu honetara lortu dute gerrako presoak elkartrukatzea,

Errusiak eta Ukrainak aldizka egiten dituzte horrelako trukeak, bi aldeen arteko gatazka belikoaren bilakaera alde batera utzita.

Errusiak bi misil ukrainar bota ditu Krimean

Errusiako indarrek ziurtatu dute Ukrainako bi misil balistiko bota dituztela Krimea eskualdean, Ukraina hego-ekialdean. Airetik kanpoko defentsek Grom-2 jaurtigaiak bota dituzte, Oleg Kriuchkov Krimeako agintari errusiazaleen bozeramaileak Telegramen azaldu duenez.

Aurretik, Sergei Aksionov Krimea eskualdeko arduradun politiko nagusiak jakinarazi du Krimea inguruan jaurtigai bat suntsitu dutela.

Abuztutik, errusiar eta errusiazaleen indarrek hainbat aparatu ukrainar bota dituzte, batez ere tamaina txikiko droneak, Krimea inguruan, Sebastopol hiria barne.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Idazleak Errusia-Ukraina gerra