Mundua -
POLONIA
Gizon batek emakume bat hil eta hainbat haur zauritu ditu Poloniako umezurtz-etxe baten aurkako erasoan
19 urteko ustezko erasotzailea atxilotu dute. Zauritutako haurrak hainbat osasun-zentrotara eraman dituzte, baina horien bizia ez dago arriskuan, Fiskaltzaren arabera.
AGENTZIAK | EITB Media
Poloniako umezurztegi batean labanaz egindako erasoan, gutxienez emakumezko nerabe bat hil eta hainbat haur zauritu dituzte, bertako agintariek zabaldutako informazioaren arabera. Hildakoak 16 urte ditu.
Poliziak azaldu duenez, ustezko erasotzailea, 19 urteko gizonezko bat, atxilotu, eta bakartu egin dute.
Zaurituak hainbat osasun-zentrotara eraman dituzte. Dena dela, horien bizia ez dagoela arriskuan adierazi du Sieradzeko Fiskaltzaren bozeramaileak.
Agintariek baieztatu dutenez, erasoa gertatu denean, 13 pertsona zeuden umezurtz-etxean, Tomislavice herrian. Ikerketa abiatu dute erasoa zerk eragin duen argitzeko.