Mundua -

Sare sozialak

Elon Muskek Twitterrerako zuzendari exekutibo berria kontratatu du

Enpresaburuak "presidente exekutibo eta teknologiako zuzendari" postua hartuko duela jakinarazi du, behin Linda Yaccarino zuzendari berria bere eginkizunetan hasten denean.

Elon Musk. Artxiboko irudia.
Elon Musk. Artxiboko irudia.
Elon Musk. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elon Muskek Twitter sare sozialerako zuzendari exekutibo berria izateko Linda Yaccarino kontratatu duela iragarri du. Yaccarinok sei aste barru hartuko du kargua.

Behin zuzendari lanpostua hartuta, enpresaburuak "presidente exekutibo eta teknologiako zuzendari" postua hartuko duela jakinarazi du. "Pozik iragartzen dut Twitterrerako CEO berri bat kontratatu dudala. 6 aste barru hasiko da", jakinarazi du Muskek sare sozial horretan bertan zabaldu duen txio baten bidez. Gainera, Yaccarino "nagusiki merkataritza-eragiketetan zentratuko"dela azaldu du Muskek.

Gogoratu behar da ere Tesla eta SpaceX enpresetako kontseilari delegatuak 2022ko urriaren amaieran erosi zuela Twitter, 44.000 milioi dolar ordainduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Twitter Sare sozialak Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Ameriketako Estatu Batuak bideoak