Mundua -

Frantzia

Sarkozyri ustelkeriagatik ezarritako kartzela zigorra berretsi dute

Frantziar presidente ohia ez dute espetxean sartuko, auzitegiak erabaki zuelako etxetik bete dezakeela zigorra, besoko elektroniko batekin.

Frantziako presidente ohi Nicolas Sarkozy. Argazkia: EFE
Frantziako presidente ohi Nicolas Sarkozy
Frantziako presidente ohi Nicolas Sarkozy. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozyri, Frantziako presidente zenari, hiru urteko kartzela zigorra —horietako bi bete beharrik gabe— ezarri diote apelazioan, 2014an egindako ustelkeria delitu batengatik. Alegia, 2021ean, lehenengo epaia eman zutenean, ezarritako zigorra berretsi du auzitegiak.

Frantziar presidente ohia, baina, ez dute espetxean sartuko, auzitegiak erabaki zuelako etxetik bete dezakeela zigorra, besoko elektroniko batekin.

Esan bezala, 2021eko martxoan deliberatu zuen epaileak hiru urtez zigortzea, zazpi urte lehenago —presidentetza utzi eta bi urtera— egindako delitu batengatik. Epaiaren arabera, bere influentziaz baliatu zen orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Delituak Frantzia Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak Frantziako Gobernua